Osasun astea antolatu gura du Osasunsareak martxorako
2013ko martxoan aurkezpena egin zutenetik hona egindako lana eta behar horretan parte hartu dutenen proposamenak jaso gura ditu Osasunsareak. Horretarako, batzar irekia egingo du gaur, 18:00etan, Gernika-Lumoko Astran. Udalerrian bultzatu beharreko eki...
Osakidetzako Eskualdeko Lehen Arreta Zerbitzuak eta Bizkaiko Osasun Publikorako Zuzendariordetzak bultzatuta, udalerri eremuan planak sustatzeko proiektua aurkeztu zuten, bizitza osasungarriagoa bultzatu asmoz. Horretarako, baina, herritarrek euren osasunaren kudeaketan parte hartzea ezinbestekotzat jo zuten.
Hala, osasun munduan diharduten agente guztiak harremanetan jarri, eta 2013-2020 Osasun Plana aintzat hartuta, esperientzia pilotua abiarazi dute Gernika-Lumon.
Lehentasunezko eremuak
2013an eman zuten Osasunsarearen berri, eta egoeraren diagnostikoaren azalpena eman eta ekiteko lehentasunezko bi eremu finkatu zituzten: elikadura eta jarduera fisikoa haurtzaroan, eta, zahartze aktiboa.