Segurtasun sailak alerta laranja ezarri du kostaldean, haize eta olatu handiengatik

Goizeko itsasgoragaz batera olatu handiak egon dira Ondarroa eta Saturraran arteko Harbide pasealekuan
Euskalmeten iragarpenen arabera, orduak aurrera joan ahala, egoera zertxobait hobetzen hasiko da. Goizeko lehen orduetan 7 metro inguruko olatuak egon badira ere, egunaren azken orduetan 5 eta 6 metro inguruko olatuak altxatuko dituela espero da.Euskalmeten iragarpenen arabera, orduak aurrera joan ahala, egoera zertxobait hobetzen hasiko da. Goizeko itsasgoragaz (08:20ak inguruan) batera egon dira olaturik handienak. 7 metro inguruko olatuak ikusi dira kostaldeko hainbat tokitan. Eguerdi partean ere, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 6 eta 7 metro inguruko olatuak altxatuko dituela espero da. Datozen egunetan espero den denboralea dela eta, segurtasun neurriak hartu ditu Lekeitioko Udalak. Horrela, Tala eta plaza azpiko komunak itxita egongo dira egunotan. Herritarrei arduraz eta zentzuz jokatzea eskatzen diete, eta ezarritako segurtasun neurriak errespetatzea. Bestalde, hurrengo itsasgoran (20:45ean inguruan izango da) ere arazoak eta kalteren bat edo beste sortu daitezkeenez, badaezpada alerta laranja ezarri dute 19:00etatik 24:00etara. Egunaren azken orduetan, ostera, 5 eta 6 metro arteko olatuak egongo direla iragarri du Euskalmetek.
Egoerak bihar [otsailak 25] hobera egingo du. 4 eta 5 metro inguruko olatuak egongo direla aurreikusita dago; gauean, ostera, 3,5 metro inguruko olatuak espero diraItsasoaren egoerak bihar hobera egingo duela espero da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 5 eta 6 metro inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta eguna aurrera joan ahala txikiagoak izango dira, 4 eta 5 metro ingurukoak. Alerta laranja lehenengo orduetan egongo da aktibatuta, baina gerokoan abisu horia ezarri dute. 09:00etatik 24:00etara nabigaziorako eta 07:00etatik 11:00etara kostaldean izan daitezkeen kalteengatik. Gauean 3,5 metro inguruko olatuak egongo direla aurreikusi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Uholde arriskua Itsasoan ez eze, lehorrean ere hainbat arazo sortu daitezke bihar [otsailak 25]. Denboraleak barikutik [otsailak 27] aurrera hobera egingo badu ere, hurrengo egunotan prezipitazioak oso ugariak eta iraunkorrak izango dira. Batez ere bihar goizean euri asko egingo duela iragarri dute.Prezipitazio iraunkorrengatik Gipuzkoan alerta laranja (00:00etatik 24:00etara) eta Bizkaian abisu horia ezarri ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Era berean, Larrialdietako Plan Berezia aktibatuko da, alerta fasean, uholde arriskua dela eta. Azken orduetan, zaparrada biziak izan dira toki gehienetan, eta hurrengo orduetan euria ugari egingo du. Ibai batzuen egungo egoera “kezkatzekoa” bihurtu da dagoeneko. IRUDIETAN [nggallery ID=225]