Sei sari Lea-Artibain eta Busturialdean
2014. urteko Bizkaiko automobilismo txapelketari dagozkion sariak banatu zituen zapatuan Bizkaiko Automobilismo Elkarteak, eta sarietako sei Lea-Artibain eta Busturialdean gelditu ziren. Hain zuzen, Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga ereñarrek; Garikoitz...

2014. urteko Bizkaiko automobilismo txapelketari dagozkion sariak banatu zituen zapatuan Bizkaiko Automobilismo Elkarteak, eta sarietako sei Lea-Artibain eta Busturialdean gelditu ziren. Hain zuzen, Ander Arana eta Arkaitz Kobeaga ereñarrek; Garikoitz Lopez etxebarritarrak; eta Gorka Antxustegi, Jose Jabier Aginaga eta Urko Pagoaga markina-xemeindarrek hartu zituzten sariak. Besteak beste, Gorka Antxustegik egindako denboraldia nabarmendu zuten ekitaldian.