
Su Ta Gar Ondarroako Gaztetxean. Argazkia: OGA
Su Ta Garrek Ondarroako Gaztetxea bete egin zuen zapatuan. Gazte Asanbladako kideen arabera, sarrera guztiak agortu egin ziren. «Kontzertua hasi aurreko minutuetan, hamar sarrera besterik ez ziren gelditzen. Gelditzen ziren azkenak lehiatila ireki orduko saldu ziren».
220 lagunek talde eibartarraren betiko kantuez gozatzeko aukera izan zuten. Aitor Gorosabelen taldeak 1988an Ondarroako gaztetxean emandako kontzertua biziberritzeko aukera izan zuen. Gustura egon ziren, eta euren esanetan «aspaldikorik kontzerturik onena» eskaini zuten.