Gure Esku Dagok ikasturte berriaren aurkezpena egingo du bihar
Musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen aurkezpena egingo dute Beikozinin. Ekitaldian 'Jostunak' dokumentalaren zati bat ikusteko aukera ere egongo daOndarroako Gure Esku Dago herri ekimenak jendaurreko aurkezpen ekitaldia egingo du bihar, 20:00e...
Musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen aurkezpena egingo dute Beikozinin. Ekitaldian ‘Jostunak’ dokumentalaren zati bat ikusteko aukera ere egongo da
Ondarroako Gure Esku Dago herri ekimenak jendaurreko aurkezpen ekitaldia egingo du bihar, 20:00etan, Beikozinin.Antolatzaileek aurreratu dutenez Erabakia #Ehuntzen dinamika berria aurkezteaz gain, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ekitaldia izango da Ondarroakoa. «2015eko ikasturtearen aurkezpena egingo dugu musika, dantza eta antzerki emanaldiak tartekatuz. Horrez gain, bigarren fase hau zelan gauzatuko den azaltzeko, denon artean ariketa praktiko bat egingo dugu. Horretarako, jendearen parte hartzea ezinbestekoa izango da».
Ordu eta erdi inguruko ekitaldia izango da; tartean, Dantzartek bi dantza, Traman & Brix antzerki taldeak bi esketx eta Ondarroako metal taldeak lau bat pieza joko ditu. Era berean, Jostunak dokumentalaren zati bat ikusteko aukera ere egongo da.
Sarea ehuntzen
50.000 herritarrek Durango eta Iruñea banatzen dituzten 123 kilometroak eskuz esku batu zituzten 2014ko ekainaren 8an. Euskaldunek «herri libre batean zoriontsu» izateko apustua eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zituzten lau haizetara.
Iazko ekimena desberdinen arteko topaleku bihurtu zen, denen artean egindakoa. Aurten ere, erabakitzeko eskubidearen sarea ehuntzen jarraituko dute herritarrek, eta denak oihalen bueltan elkartuko dira; oihalak herritarren atxikimendu bihurtuz.
Ekainaren 20an herrialdeetako hiriburuetan egingo diren ekimenetan, norbere atxikimendu pertsonalak jasoko dituen hautetsontzi erraldoiak osatu nahi dira.