Lurraldebusek herri arteko zerbitzu berriak aurkeztu ditu

Lurraldebus zerbitzu berriaren aurkezpena. Ezkerretik eskumara: H. Arluziaga, J. Palenzuela, U. Erroitzenea, A. Benitez eta A. Etxeberria. Argazkia: Debegesa
- DB03 Lekeitio-Donostia: Joaneko zerbitzu bat eta itzulerako beste bat Donostiako Antigua auzotik sartu eta irtengo dira, unibertsitateko ikasleen premiei erantzuteko. Linea horren bidez Debaberrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Asteburu eta jaiegunetan orain arteko eskaintza bikoiztu egingo da (bi bidaiatik laura pasatuz) eta Donostiatik azken irteera 21:00etan izango da.
- DB04 Mallabia-Ondarroa: ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatu dira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban. Barikuetan 01:00ak aldera arte luzatu dira zerbitzuak. Horrez gain, azken bi zerbitzuak Ondarroaraino luzatuko dira, astelehenetik barikura bitartean.
- DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia: linearen helburua, Deba-Zumaia ardatzaren bitartez, Debabarreneko kostaldeko udalerriak Urola Kostarekin lotzea da. Deban trenarekin lotzeko aukera ere egongo da, joaneko eta itzulerako zerbitzuetan. Zerbitzu gehiago eskainiko dira; batez ere zapatu, domeka eta jaiegunetan.
- DB06 Soraluze-Ondarroa: Soraluze Mendaroko ospitalearekin eta hondartzarekin lotzen du helburu zerbitzu berriak. Lanegunetan eta asteburuetan noranzko bakoitzean bi orduoro eskainiko da zerbitzua.
- DB41G Mallabia-Deba-Ondarroa: lehen egin modura, Ondarroa eta Mallabia gaueko zerbitzua eskainiko da aurrerantzean ere.