Okelar baserri inguruan txakurrek ardiak hil dituztela salatu dute
Mutrikuko Ibiri auzoko baserritarrak kexu dira azkenaldiko gertaerekin. Izan ere, azkenaldian txakurrek hildako ardiak aurkitu dituztela salatu dute.Otsailaren 15ean, Ibiri auzoan, Arribinieta muinotik gertu, lau ardi lepoa moztuta hilik agertu ziren. ...
Otsailaren 15ean, Ibiri auzoan, Arribinieta muinotik gertu, lau ardi lepoa moztuta hilik agertu ziren. Animaliak lepoan haginkadak zituztela agertu ziren, eta ez zuten gorputzeko beste tokietan hozkadarik.
Susmoen arabera, txakur basatiek Okelar inguruetan larrean ari ziren ardiak uxatu eta hesiguneetatik atera arazi zituzten.
Auzotarrek argitu dutenez, ardietako bi Ibiri baserrikoenak dira, eta beste bi Zabale baserrikoenak. Hilik agertutako ardiek, gainera, orain gutxi erditu zuten, eta bildotsei bularra ematen ari ziren. Kumeak onik atera badira ere, jabeek artifizialki elikatu beharko dituzte.