Asteburuan hasiko da Karraspioko hondartzan Kantauri Surf Liga
Euskal kostalde osoko surf taldeekin batera ariko da aurten ere Lea-Artibaiko Artzabal Surf Taldea. Bakio Surf Taldea izango du aurkari 10:00etan hasiko den topaketanEuskal Herri osoko surflariak bilduko dituen Kantauri Liga hasiko da bihar Mendexako K...
Euskal kostalde osoko surf taldeekin batera ariko da aurten ere Lea-Artibaiko Artzabal Surf Taldea. Bakio Surf Taldea izango du aurkari 10:00etan hasiko den topaketan
Euskal Herri osoko surflariak bilduko dituen Kantauri Liga hasiko da bihar Mendexako Karraspio hondartzan. Euskal kostalde osoko surf taldeen artean egongo da aurten ere Lea-Artibaiko Artzabal Surf Taldea, eta iazko modura, Busturialdeko Ogoñope taldeko lau surflari batuko zaizkie taldera.Kantauri Surf Liga hiru lurraldetan banatzen da: Ekialde (Bizkaia, Araba), Erdialde (Gipuzkoa, Nafarroa) eta Iparralde (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa). Lurraldeko talde guztiek lehiatuko dute haien artean, eta Ekialderen kasuan, Bizkaiko hiru taldek parte hartuko dute aurtengo txapelketan: Artzabal Ogoñope Surf Team-ek, Getxo Surf Taldeak eta Bakio Surf Taldeak. Beraz, hiruren artean lehiatuko dute hasierako sailkatze ligaxka, bakoitzak bere herriko hondartzan zein arerioarenean.
Parte hartzea helburu
Lehenengo topaketa etxean egokitu zaie bertoko surflariei. 10:00etan hasiko dituzte saioak, eta Getxo Surf Taldea izango dute aurkari.
Bost surflari sartuko dira uretara, eta taula motza zein luzea erabili ahalko dute. Lau kategoria posible kontuan hartuko ditu aurten Euskal Herriko Surf Federazioak: Surf Open, Emakumezkoak, Beteranoak eta Gazteak. «Helburua parte hartzea izanik, maila bakoitzeko bat uretan egonez gero, puntuazio handiagoa emango dute», azaldu dute Artzabal Surf Elkartekoek.
Maila guztiak batzen ditu Lea-Artibaiko surf taldeak, eta batez ere gazteen parte hartzea bultzatzea dute helburu. «Gazteei aukera ematea da gure asmoa, beteranoak animatzeko eta motibatzeko gaude».