Berdel kostera irekita dago baxurako ontzientzat
Azken egunotako eguraldi txarra dela eta, arrantzaleek ez dute itsasoratzeko aukerarik eduki; eguraldia baretzen hasi du, eta laster porturatu daitezke lehen aleakEguaztenaz geroztik berdela arrantzatzeko baimena dute Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako o...
Azken egunotako eguraldi txarra dela eta, arrantzaleek ez dute itsasoratzeko aukerarik eduki; eguraldia baretzen hasi du, eta laster porturatu daitezke lehen aleak
Eguaztenaz geroztik berdela arrantzatzeko baimena dute Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako ontziek. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak herenegun gauerdian ireki zuen kostera. Berdeleta arinago astea espero bazen ere, Espainiako Gobernuak erabakia atze- ratu egin zuen kuota berriro kalkulatu ahal izateko.Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu modura, denetara 12.437.472 kilo harrapatu ahal izango dituzte Kantauri itsasoan arrantzatzen ari diren marinelek, hasiera batean erabakita zegoena baino zertxobait gehiago.
Euskal arrantzaleei dagokienez, 5.240.691 kilo arrantzatzeko baimena izango dute, eta kopururik handiena bizkaitarrentzat izango da. 3.701.495 kilo harrapatzeko baimena izango dute 2015eko kosteran. Gipuzkoarrek, ostera, 1.539.196 kilo arrantzatu ahal izango dituzte.
Kuota igotzeko asmoa
Kantauri itsasoko beste lurraldeei dagokionez, honela banatu ditu kuotak Espainaiko Gobernuak: Kantabria 3.347.520 kilo, Galizia 2.651.502 kilo eta Asturias 1.197.759 kilo.
Espainiako gobernuak nabarmendu duenez, berdelaren kuota igotzen saiatuko da, eta haren arabera, «baliteke 2015ean igoera bat izatea».
Marinelek hurrengo egunotan arrantzara irtetzeko esperantza badute ere, azken egunotan itsaso zakarra tarteko, baxurako ontziek ezin izan dute berehalakoan arrantzara atera. Ondarroako portuan, esate baterako, aste guztian ez da bentarik egon. Ontziek portuan lotuta geratu behar izan dute, eta ezin izan dute berdela arrantzatzera atera. Hurrengo egunotan ere, eguraldiaren aurreikuspenak ez dira oso onak, eta baliteke datorren astera arte baxurako ontzirik ez itsasoratzea.