Eskolarteko igeriketa txapelketa hartuko du Bermeok, lehenengoz
Eskolarteko igeriketa txapelketako laugarren jardunaldia Bermeoko Araneko kiroldegian lehiatuko dute igerilari gazteek. Hain zuzen, Ondarru Igeri Taldeko, Gernika-Lumoko Kosnoaga Igeri taldeko, Mungia Igeri Taldeko, Lekeitioko Garraitz Igeri Taldeko et...
Adinaren araberako hiru taldetan bereizita ariko dira. G1 taldean 11 urteko mutilak eta 9 eta 10 urteko neskak ariko dira, eta G2 taldean 12 urtetik 14ra arteko mutilak eta 11 urteko neskak. Azkenik, 15 eta 16 urteko mutilek eta 13 urtetik 16ra arteko neskek G3 taldean lehiatuko dira.
15:30ean hasiko dira berotzen, baina lehiaketa ordubetera hasiko da, 16:30ean. Egin beharreko probak ondokoak dira, ordenaren arabera: 4X50 Estiloak (G1 taldeko neskak), 4X50 Estiloak (G1 taldeko mutilak), 100 bular (G1 eta G2 taldeko neskak), 100 Bular (G1 eta G2 taldeko mutilak), 50 Tximeleta (G1 taldeko neskak), 50 Tximeleta (G1 taldeko mutilak), 50 Bular (G3 taldeko neskak), 50 Bular (G3 taldeko mutilak), 400 Libreak (G2 taldeko neskak) eta 400 Libreak (G2 taldeko mutilak).