Ibilbide luzea, eta emaitza oso oparoa
Aurtengo taldearen aurkezpena domeka honetan egingo du Busturia Txirrindulari Taldeak, 12:00etan, Altamira auzoko kultur etxean. Busturialdean dagoen txirrindulari talde bakarra da gaur egun Busturikoa, gorabehera handiak izan dituen arren, oraindik bi...
Aurtengo taldearen aurkezpena domeka honetan egingo du Busturia Txirrindulari Taldeak, 12:00etan, Altamira auzoko kultur etxean. Busturialdean dagoen txirrindulari talde bakarra da gaur egun Busturikoa, gorabehera handiak izan dituen arren, oraindik bizirik dirauen bakarra. 30 urte bete ditu taldeak, oso oparoak izan diren 30 urte. Ume nahiz gazte, eskualdeko zaletuak batu eta txirrindulariak hezten aritu da urte horietan guztietan. Goiko bi irudiak dira horren adibide.