Izapide telematikoen zerbitzua jarri du Arratzuk
Beste hainbat udalek bezala, Arratzukoa ere izapideak Internetez egiteko aukera hasi da ematen. Hala, www.arratzu. com webgunearen bidez, herritarrek «ohiko 73 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan» egin ditzakete.Besteak beste, ondor...
Besteak beste, ondorengoak izango dira on-line egin ahalko diren izapideak: eraikuntza berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, distantzia ziurtagiriak, hirigintza gaietako informazioa, erroldan alta eman, erroldako datuen aldaketa, bizileku aldaketa, atzerritarren errolda berriztea, errolda ziurtagiriak, ziurtagiri bereziak, erroldan baja emateko eskaera, banku helbideratzeak, eskari-orri orokorraren eskaera, kexak, iradokizunak, hitzorduak…
Gainera, udalak zehaztu duenez, laster udaletxeetan egiten diren izapideen % 99 egin ahalko dituzte herritarrek Internetez.
Zerbitzu berriari esker, herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutu egingo dela deritzo Arratzuko Udalak. «Arratzuko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz, eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz».
Gainera, nabarmendu duenez, norbanako bakoitzak bere izapideen egoera zein den jakin ahal izango du edozein momentutan, tramiteen historia ikusi ahal izango duelako. Lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izanez gero, agiria berriz eskatu ahalko duela ere zehaztu dute.