Jostunak dokumentala emango du Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Gure Esku Dagok domekan (martxoak 1), 19:30ean, kultur aretoan. Gure Esku Dago herritarren dinamikaren 2014ko ibilbidearen errepasoa egin eta 2015erako helburuen zehaztapenak emango dituztela ere aurreratu dute.
Ekainaren 8an giza kate erraldoi batek lotu zituen Durango eta Iruñea, eta giza kate horren atzean ziren pertsonen iritzia bildu du filmak. Hainbat ezagun agertzen dira ikus-entzunezko horretan: Mariano Ferrer, Kontxita Beitia, Beñat Gaztelumendi, Xabier Saldias eta Igor Kaltzada, besteak beste. Baina batik bat herritar anonimoek dute protagonismoa, horiek izan baitira Gure Esku Dago egitasmoaren bultzatzaileak.
Barikuero, kontzekupean
Bestalde, barikuetan jende aurrean jostun lanetan hasita daudela ere jakitera eman dute dinamikako kideek. “Momentuz, telak eta partaidetzak saltzen egongo gara barikuero, Kontzekupean, 18:30etik-20:30era. Hurreratu eta informatuko zaitugu”, azpimarratu dute.
Gure Esku Dagoko kideak telak eta partaidetzak saltzen kontzekupean. Argazkia: Gure Esku Dago
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.