'La sal de la tierra' dokumentala emango dute Uhagonen
Argazkilaritza eta ingurugiroa uztartuko dituen ekitaldi berezia antolatu dute Uhagon kultur elkarteak eta Ekozain ekologia taldeak batera. Sebastiao Salgado argazkilari brasildarrari buruzko La sal de la tierra dokumentala emango dute alde batetik, bi...
Argazkilaritza eta ingurugiroa uztartuko dituen ekitaldi berezia antolatu dute Uhagon kultur elkarteak eta Ekozain ekologia taldeak batera. Sebastiao Salgado argazkilari brasildarrari buruzko La sal de la tierra dokumentala emango dute alde batetik, gaur, otsailak 27, 20:00etan Uhagon kulturgunean. Bestalde, Ekozainek antolatzen duen Ekoargazki lehiaketaren azken hamar urtetako ibilbidea jarriko dute ikusgai, erakusketan.
Orain dela 40 urtetatik, Sebastiao Salgado argazkilariak kontinente guztiak zeharkatzen ditu gizadiaren aldaketak harrapatuz. Historiako gertaera garrantzitsuen testigu izan da: nazioarteko gatazkak, goseteak, exodoak… Orain, bide berri bat hartu du landugabeko lurraldeetara, eta paisaia handi horietako fauna eta flora argazkigintza proiektu erraldoi batean harrapatu ditu, planetaren edertasuna omentzeko asmoz.
Ibilbide berri hori erakusten dute La sal de la tierra dokumentalean bere seme Juliano Salgadok eta Wim Wenders argazkilari eta zinegileak.
2014an estreinatu zen dokumentalak, hainbat sari irabazi ditu: 2014ko Oscar sarietan, luzemetrai dokumental onenerako izendatua egon zen; 2014ko Cesar sarietan Dokumental onenaren saria eraman zuen; 2014an Cannesen, Epaimahaiaren sari berezia lortu zuen; 2014ko Goya sarietan Europako pelikula onenerako izendatua egon zen; 2014ko Donostiako zinemaldian, Publikoaren saria eraman zuen; eta 2014ko Independent Spirit Awards sarietan, Luzemetrai dokumental onenerako izendatua egon zen.