Langile mugimenduaren erronkez ariko da Ainhoa Etxaide Lekeition
Lekittoko LAB sindikatuaren Herri Biltzarraren ekimenez antolatuta, Ainhoa Etxaide Amorrortu LAB sindikatuko idazkari nagusiak euskal langile mugimenduaren erronken inguruko hitzaldia emango du Lekeition. 1976an Gasteizen eraildako langileen urtemuga e...
«Beste gauza batzuen artean, hizpide izango ditu Euskal Herriak bizi duen fase orokorraren ezaugarriak, langile mugimenduaren erronkak bai eta egoera berriaren aurrean sindikalgintza eraberritu beharra ere», aurreratu dute antlatzaileek.
Lekeitioko ezker abertzaleko Sortu, Ernai eta LAB antolakundeak deialdia luzatu diete Lekeitioko herritarrei ekimenean parte hartzeko. «Hitzaldi interesgarria dela deritzogu Euskal Herriak bizi duen fase politikoaren ezaugarri nagusien inguruan gogoeta egiteko», adierazi dute.
Bestalde, bihar, Herrialde Katalanetako herritar batasunaren egoerari buruz egitekoa zen hitzaldia bertan behera geratu dela jakitera eman dute antolatzaileek, Kontseiluak eta euskalgintzak euskararen kontrako etengabeko erasoen aurrean erantzuteko dei egin duen manifes- tazioagaz bat egiten dutelako. «Euskararen aldeko borrokak denon aldetik bultzada berezi bat merezi duela uste dugu, eta, horrenbestez, herritarrak Donostiako manifestaziora joatera gonbidatzen ditugu», nabarmendu dute.