Martxoaren 2tik 9ra Mundakako Goiko kalea itxiko dute ibilgailuentzat
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, martxoaren 2tik astelehena martxoaren 9ra bitartean, biak barne, Goiko Kalea ibilgailuentzat itxita egongo da.Hain zuzen ere, Mundakako Goiko Kaleko espaloiak konpontzeko lanak egingo dituztela-eta hartu dute kalea i...
Hain zuzen ere, Mundakako Goiko Kaleko espaloiak konpontzeko lanak egingo dituztela-eta hartu dute kalea ibilgailuentzat ixteko erabakia.
Modu horretan, egun horietan guztietan Bermeo-Bilbo eta Bilbo-Bermeo noranzkoetan ibiltzen diren autobusen geralekuak saihesbidera lekualdatuko dituztela jakinarazi gura die herritarrei.