Ondarroako Gure Esku Dagok 2015eko ikasturtearen aurkezpena egin zuen barikuan [otsailak 27]. Beikozini herritarrez bete zen dinamikaren hurrengo pausuak zeintzuk ziren jakiteko; agertoki aurrean ipinitako aulki guztiak jendez bete ziren, eta askok zutik jarraitu zuten musika, antzerkia eta dantza uztartu zituen aurkezpena.
Jostunak dokumentalaren zati txiki bat ikusten hasi zuten ekitaldia. Dokumentalean, besteak beste, Euskal Herriko jendarteko iritzi eta sentsibilitate ezberdinetako hainbat jostunek berba egiten zuten. Josu Etxaburu Ondarroako Gure Esku Dago dinamikako kideak azaldu zuenez, hurrengo batean dokumentala Ondarroan osorik ikusteko aukera egongo da.
Dantzarteko dantzariak
Aurkezpenagaz jarraitzeko, Dantzarteko dantzariek Eskerrik asko Bitxore pieza dantzatu zuten, ikusten zeudenen gozamenerako.
Etxaburuk ikasturte honetan egingo diren ekimenen eta lortu nahi diren helburuen berri eman zuen. Ekainaren 21ean euskal herritar guztien artean hautetsontzi erraldoia egiteko eman beharreko pausuen berri eman zuen. “Gure etorkizunaren jostunak bihurtuko gara 2015ean”, nabarmendu zuen.
Horrez gain, saretu txartela nola egin zitekeen azaldu eta 1.500 oihal zati batzeko erronka ipini zuten.
Traman & Brix antzerki taldekoen esketxaren une bat
Ostean, Traman & Brix antzerki taldeko kideek esketx barregarri bat eskaini zuten. Beikozinin batutakoak barre algaraka ibili ziren taulgainean zeuden hiru aktoreen ateraldiekin. Hain zuzen ere, esketxak mezu zuzena eman zuen azkenean; erabakitzeko eskubidea, alegia. Bere ezkontzako soinekoa erostera joaten den alabak amari eta dendako saltzaileari berak nahi duen moduko soinekoa erabakitzeko eskubidea duela esaten amaitu zen parodia.
Antzezlana amaitu eta gero, Etxaburuk helburuen berri ematen jarraitu zuen. Apirilaren 25ean eta ekainaren 21ean egin beharrekoaren berri eman zuen. “Jostera irtengo dugu. Titarea hartu, hartu haria, hartu jostorratzak, hartu dena delakoak, eta oihalak jostera irtengo dugu apirilaren 25ean”. Bestalde, ekainaren 21ean hainbat herritan egindako atxikimenduak jasoko direla adierazi zuen.
Ondarroako Metal Taldeko kideak
Ondarroako Gure Esku Dago dinamikako kidearen azalpenenen ostean, Ondarroako Metal Taldeko kideek lau pieza jo zituzten. Hori eta gero, atsedenaldi txiki bat egin zuten. Tartean, ekainaren 8anĀ egin zen gizakatean Elorrioko kilometrometoanĀ grabatutako irudiak proiektatu zituzten.
Atsaldenaldia amaitu zenean, Traman & Brix-ko kideek beste antzezlan bat eskaini zuten. Umore kutsuan, eta aurreko esketxean egin modura, mezu zuzenagaz amaitu zen. Helburuak denen artean lortzen direla azpimarratu zuen esketx barregarriak.
Ekimenean parte hartu zuten kideetako batzuk oihal zatiagaz
Gerokoan, hurrengo hilabeteotan egin beharreko lanaren ariketa praktiko txiki bat egin zuten ekitaldian batu ziren herritarren artean. Oihal batean idatzitakoagaz, mezu zuzena zabaldu zuten herritarren artean. Hemendik aurrera egin beharreko lana denon artean egin beharrekoa dela nabarmendu zuten ekitaldira gerturatutakoek.
Ostean, oihal zati handi bat margoztu eta idatzi zuten denen ekarpenekin batera. Bakoitzak nahi zuena adierazteko askatasuna izan zuen ehunaren gainean. Batzuk esaldiak edota hitz solteak idatzi zituzten. Beste batzuek, ostera, pintura poteak hartu eta irudimena martxan ipini zuten: esku koloretsuak, kiribilak, larrosak… denetarik ikusteko aukera egon zen denen artean osaturiko oihal zatian.
Herritarrak euren ekarpenak oihal gainean idazten
Herritarrak margozten eta idazten ari ziren bitartean, Peio izeneko beste herritar batek idatzitakoa erakutsi zuten jendaurrean, adibide legez. Denen artean egindakoa jaso ostean, oihala bistaratu zuten Beikozinin batutakoek ikusi ahal izateko.
Ekitaldia, Dantzartek eskainitako bigarren dantza bategaz amaitu zen.
[nggallery ID=226]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.