Zesta-puntari indar bultzada emateko asmoarekin sortu da Mutrikuko I. Berdel Afizionatuen Txapelketa. Hain zuzen ere, txapelketa berriak
Tolosako Beotibar Zesta Punta elkarteak hasitako afizionatu mailako txapelketari jarraipena emango dio.
Euskal Herrian
erreferente izan nahi duen txapelketa abiatzea dute helburu
Danok Bat Pelotazale elkarteko kideek. “Hau hasiera besterik ez da. Hurrengo urteetan ere txapelketari jarraipena eman nahi diogu, eta denborarekin maila gazteagoetara ere zabaldu”.
Euskal Herriko pilotari profesionalen elkarte gehiengoek bultzatutako proiektuarekin jarraitzea du asmoa Mutrikuko I. Berdel Afizionatuen Txapelketak, zesta-punta “garai berrian” sartuz
Txapelketaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, zesta-punta “dagokion lekuan” jarri beharra dago berriro. “Zesta-punta garai berri batean sartzera doa, edo horretan saiatu gara.
Euskal Pilota Federazioaren eskutik proiektu berri bat bultzatzera goaz, eta horretan murgildu gara Euskal Herriko elkarte pilotari profesionalen gehiengoa”.

Ezkerretik eskumara, Jon Goenaga, Jon Mendizabal ‘Goixerri’ eta Aitor Andonegi. Argazkia: Danok Bat
Ordezkaritza zabala
Euskal Herriko pilotariek ordezkaritza izango duen punta-puntako afizionatu txapelketa izango da Mutrikukoa. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, “
kalitate handiko puntistak” ikusteko aukera izango dute Miruaitz frontoira gerturatzen diren pilotazale guztiek. “Parte hartuko duten puntisten artean, gainera, mundu mailako lau txapeldun izango ditugu: Barandika, Lekerika, Alberdi eta Suso”.
Euskal Herri osotik etorriko diren 16 partehartzaile egongo dira txapelketan. Tartean, bertoko seirek parte hartuko dute: Berriatuko hiruk (Alberdi, Ibai eta Ubilla), Mutrikuko bik (Jon Goenaga eta Aitor Andonegi) eta Markina-Xemeingo batek (Zabala).
Denetara Euskal Herri osotik etorriko diren
16 partehartzaile izango ditu txapelketak; zortzina aurrelari eta atzelari. Tartean, Lea-Artibaiko lau ordezkarik jokatuko dute, Berriatuko Alberdi eta Ibai aurrelariek, eta Markina-Xemeingo Zabala eta Berriatuko Ubilla atzelariek. Horiez gain, Mutrikuko Jon Goenaga aurrelaria eta Aitor Andonegi atzelaria ere txapelketan egongo dira, onenen artean.
Pilotariak aukeratu eta bikoteak osatzeko ardura puntista profesionalak izandako Jon Mendizabal
Goixerrik (Gipuzkoako zesta Puntako hautatzailea) eta Felix Espillak (Euskal Pilota Federazioko zesta punta ordezkaria) izan dute. Bikoteen arteko lehiari dagokionez, zozketa bidez egin da.

Miruaitz pilotalekua. Argazkia: Danok Bat
Txapelketa motza
Txapelketa motza izango da; martxoaren 8an hasi eta martxoaren 28an (Mutrikuko Berdel Eguna) amaituko da. “Hortik datorkio izena txapelketari, Berdel Egunean amaituko delako”.
Martxoaren 8 eta 15ean, final-laurdenak jokatuko dira, eta martxoaren 22an, finalerdiak. Final-laurdenak eta finalaurrekoak hiru setera jokatuko dira; lehen biak 15 tantora, eta hirugarren bat beharko balitz, 5 tantora. Martxoaren 28an jokatuko den finalari dagokionez, 30 tantora jokatuko da. Hirugarren eta laugarren potuak erabakitzeko partida, aldiz, 25 tantora izango da.
Jokatuko diren partida guztietarako sarrera doako izango da, eta jende guztia pilotalekura gerturatzera gonbidatu dute Danok Bat elkarteko guztiek. “Zesta-punta indartzeko beharra dugu. Pilotazale guztiak ongi etorriak izango zarete”.
FINAL-LAURDENETAKO PARTIDEN ZERRENDA
Martxoak 8, 17:00etan hasita
- Iturbide (Noaian) eta Zabala (Markina-Xemein) – Barandika (Gernika-Lumo) eta Aitor Andonegi (Mutriku)
- Roke (Gernika-Lumo) eta Suso (Gasteiz) – Alberdi (Berriatua) eta Uranga (Zumaia)
Martxoak 15, 17:00etan hasita
- Jon Goenaga (Mutriku) eta Lekerika (Gernika-Lumo) – Ibai (Berriatua) eta Ubilla (Berriatua)
- Landa (Gasteiz) eta IƱigo Garcia (Andoain) – Alberro (Biarritz) eta Arkaitz Izagirre (Tolosa)
FINALERDIAK
Martxoak 22, 17:00etan hasita
- Martxoaren 8ko irabazleak
- Martxoaren 15eko irabazleak
FINALAK
Martxoak 28, 22:00etan hasita