Duela 30 urte herriko eta inguruko umeei eta gazteei kirola egiteko aukera berriak ematekotan sortu zen taldeak aurten izango dituen kirolariak aurkeztu ditu. Gaur egun, 30 txirrindularitik gora dago Busturia Txirrindulari taldean, eta eskualdeko hainb...

Duela 30 urte herriko eta inguruko umeei eta gazteei kirola egiteko aukera berriak ematekotan sortu zen taldeak aurten izango dituen kirolariak aurkeztu ditu. Gaur egun, 30 txirrindularitik gora dago Busturia Txirrindulari taldean, eta eskualdeko hainbat herritako txirrindulariak daude bertan. Adinari dagokionez, 7 urtetik gorako txirrindulariak hartzen ditu taldeak, eta hiru kategoria bereizten dituzte: umeak edota txirrindularitza eskolak, kadeteak eta gazteak. Taldeko gehienak mutilak diren arren, neska batzuk ere badaude; horien artean, Bizkaiko txapeldun Amaia Lartitegi.