Jonan Fernandezek hitzaldia emango du eguenean, kultur aretoan
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusiak hitzaldia emango du eguenean, 19:00etan, Markina-Xemeingo kultur aretoan. Bakea eta elkarbizitza izango ditu hizpide Fernandezek.Elkarri mugimenduko koordinatzaile ohi...
Elkarri mugimenduko koordinatzaile ohi eta Baketik zentroko zuzendaria 2013an izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak Bake eta Elkarbizitza Sailaren zuzendari. Ordura arte, sakabanatuta zeuden bakegintza, bizkidetza, memoria, giza eskubideak eta biktimen arreta sail berean jarri eta Fernandezen esku utzi zuen Jaurlaritzak haren kudeaketaren ardura.