Ia 4.000 emakumek parte hartu dute Club Athletico San Sebastianek antolatu duen Donostiako 26. Lilatoia emakumeen herri lasterketan. Asko izan dira aurten ere Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko korrikalariak. Batzuentzako lehen aldia izan bada ere,...

Ia 4.000 emakumek parte hartu dute Club Athletico San Sebastianek antolatu duen Donostiako 26. Lilatoia emakumeen herri lasterketan. Asko izan dira aurten ere Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko korrikalariak. Batzuentzako lehen aldia izan bada ere, gehienek, errepikatu egin dute, eta aldarrikapena eta kirola uztartuz, urteroko giro onean egin dute bost kilometroko korrikaldia Donostian zehar. Markina-Xemeindik autobus oso bat joan zen iaz, eta aurten ere erantzun ona izan du Parekidetasun Batzordearen deialdiak. 70 emakumek eman dute izena Lilatoirako, autobus bat eta gehiago. Goizean korrikan egin eta Donostian geratu ziren arratsaldean, jaian.