'Ostegunak' liburuari buruz ariko da Jon Arretxe, bihar
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuta, Jon Arretxe idazlea egongo da bihar, kultur etxean. Hain zuzen, Ostegunak bere liburuari buruzko azalpenak emango ditu Arretxek. 19:30ean hasiko da solasaldia, eta horretan parte hartzen dutenen z...
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuta, Jon Arretxe idazlea egongo da bihar, kultur etxean. Hain zuzen, Ostegunak bere liburuari buruzko azalpenak emango ditu Arretxek. 19:30ean hasiko da solasaldia, eta horretan parte hartzen dutenen zalantzak argitu eta galderak ere erantzungo ditu idazleak. Solasaldiaren ostean, gainera, gura duenak liburua sinatzeko eskatu ahal izango dio egileari.