Argi berriekin, kontsumoa murriztuz
Orain arteko argi laranjak ordezkatu dituzte argi zuria ematen duten LED argiek Gizaburuagako Okamika industrialdean. Aldaketagaz, beraz, itxura berria hartu du inguru horrek. Itxura aldaketa, baina, ez da izan Gizaburuagako Udalaren helburua; izan ere...

Orain arteko argi laranjak ordezkatu dituzte argi zuria ematen duten LED argiek Gizaburuagako Okamika industrialdean. Aldaketagaz, beraz, itxura berria hartu du inguru horrek. Itxura aldaketa, baina, ez da izan Gizaburuagako Udalaren helburua; izan ere, argi berri horien bitartez, kontsumoa murriztea izan da bere asmoa. Argiteria aldatzeke zegoen azken gunea zen Okamikako industrialdea; hori eginda, beraz, 2014 eta 2015 urteen bitartean, herriko argiteria guztia aldatu du udalak.