Etxeko hondakin txikiak biltzeko ontziak ipiniko dituzte sei herritan
Jostailuak, liburuak, etxetresnak eta abarrak birziklatzeko ohitura zabaldu gura du aldundiak. Bermeok eta Gernika-Lumok badaukate 'edukiontzi zuria' deritzonaEtxeko hondakin txikiak berrerabili asmoz, horiek biltzeko edukiontziak ipiniko ditu Bizkaiko...
Jostailuak, liburuak, etxetresnak eta abarrak birziklatzeko ohitura zabaldu gura du aldundiak. Bermeok eta Gernika-Lumok badaukate ‘edukiontzi zuria’ deritzona
Etxeko hondakin txikiak berrerabili asmoz, horiek biltzeko edukiontziak ipiniko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko sei herritan. Arratzun, Kortezubin, Mendatan, Muxikan, Elantxoben, Gautegiz Arteagan eta Ibarrangelun ipiniko du Bizkaiko Foru Aldundiak edukiontzi zuria deritzona. Horiek kudeatzeko ardura ere Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak berak hartuko duela jakinarazi dute. Hain zuzen, zehaztu dutenez, Garbiker enpresa izango da kudekatea egiteaz arduratuko dena.Edukiontzi horri esker, herritarrek erabilgarri ez dituzten etxeko tresna txikiak birziklatzeko aukera izango dute; hala nola, etxetresna elektriko txikiak, aparatu elektronikoak, etxeko gaiak, arropak, oinetakoak, jostailuak edota liburuak.
Busturialdeko Mankomunitateagaz sinatutako hitzarmenari esker izango da posible herri horietan edukiontzi zuria jartzea. Hala, eskualdean sortzen den hondakin kopurua murriztea dute helburu bai Bizkaiko Foru Aldundiak, bai eta mankomunitateak eta herriek eurek ere.
Hondakinak murriztu
Aipatutako sei herri horietan edukiontzi bana jarriko du aldundiak, eta, ohar bidez jakinarazi duenez, edukiontzi horiek hilean behin hustuko dituzte.
2005-2016 urteetarako Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralaren arabera, Busturialdeko Mankomunitateagaz hitzartutako zerbitzu horren helburua da Bizkaian sortzen diren hondakinen artean ahalik eta kopururik handiena birziklatzea eta berrerabiltzea, hondakin gordin bat bera ere ez sortzeraino.
Planak berak zehazten du, baita, herri horietan bilduko diren hondakinan nora eraman; hierarkiaren arabera, hondakinak leku batera edo beste batera zehazten baitu aldundiak onartutako plan horrek.
Beste alde batetik, zehaztu dutenez, hondakinen plan horrek berrerabiltzeari ematen dio lehentasuna, eta, berrerabiltzearen barruan, prebentzioari, hondakinen sorrera murriztuz horrela.
Gernikan eta Bermeon
Edukiontzi zuria deritzona iaz heldu zen Busturialdera. Gernika-Lumon jarri zuten lehenengo, udaran. Gero, urtarrilaz geroztik, Bermeon ere etxeko hondakin txikiak berrerabiltzeko aukera dute herritarrek.