Gaur eta biharko deialdi bana egin du Gure Esku Dagok
GIZARTEA // Gure Esku Dago dinamikak bi deialdi egin ditu egunotarako Lea-Artibain eta Busturialdean. Batetik, Gernika-Lumon batuko dira gaur herri bat nola «josten» den eztabaidatzeko. Bertan parte hartuko dute Karmelo Landak, Gema Zabaletak eta Iñ...
GIZARTEA // Gure Esku Dago dinamikak bi deialdi egin ditu egunotarako Lea-Artibain eta Busturialdean. Batetik, Gernika-Lumon batuko dira gaur herri bat nola «josten» den eztabaidatzeko. Bertan parte hartuko dute Karmelo Landak, Gema Zabaletak eta Iñaki Zarraoak, Martxelo Otamendi moderatzaile dela. 19:00etan jarri dute ordua Lizeo Antzokian. Bihar, berriz, Aulestin bilduko dira bertako herritarrek duten erronkaren berri emateko. Ordu berean elkartuko dira Aulestin, udal aretoan.