Jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Mundakak
Beste urte batez, San Pedro jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du Mundakako Udalak; hala, interesatuek beraien lanak aurkeztu beharko dituzte hilaren 27a orduko, udal bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.Parte hartzen dutenek, gehie...
Parte hartzen dutenek, gehienez, lan bina aurkeztu ahal izango dituztela jakinarazi du udalak, eta horien gaia eta erabilitako teknika norberak aukeratu beharko ditu; betiere, DIN A2 formatuan egina badago. Aurkeztutako lanek, gainera, MUNDAKAKO JAIAK 2015-SAN PEDRO leloa eraman beharko dute.
Kartel lehiaketaren irabazleak 250 euroko saria jasoko du; iaz, esaterako, Etor Emanuel Lucio Ezeizak jaso zuen sari hori. Aurten oraindik, zehazteke du udalak saria noiz eta non emango duen.