Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketaren saria Gernika-Lumon geratu da; Ainize Ondarza Bollar izan da irabazlea, eta Arrien jatetxean bi lagunentzako afaria edo bazkaria hartu du, sari modura, jatetxeko arduradunaren eskutik. 98 lagunek erantzun dute otsaile...
Otsaileko
Ezetz Jakin lehiaketaren saria Gernika-Lumon geratu da; Ainize Ondarza Bollar izan da irabazlea, eta Arrien jatetxean bi lagunentzako afaria edo bazkaria hartu du, sari modura, jatetxeko arduradunaren eskutik. 98 lagunek erantzun dute otsaileko galdetegia, eta 80k asmatu dituzte galdera guztiak. Martxoko lehiaketaren orriak ere eskuragarri daude dagoeneko. 22 galdera «berezi» dakartza oraingoan Berbalagunek antolatzen duen
Ezetz Jakin lehiaketak. «Ia galdera denak, bat izan ezik, euskal kantekin lotutakoak dira, eta euskal abestietan bilatu behar da erantzuna. Falta den galderak, berriz, Korrikagaz dauka zerikusia», Berbalaguneko Pili Ibarrak zehaztu duenez.