EH Bilduk 80 proiektu aurkeztuko ditu martxoaren 12an
Bermeoko EH Bilduk «herritarren eskutik» egindako herri programaren aurkezpena eta onarpena egingo du martxoaren 12rako deitu duten herri asanbladan. 80 proiektutik gora proposatzen dituzte, eta herritarrekin batera, horietatik guztietatik lehentasu...
Idurre Bideguren EH Bilduren alkategaiak jakinarazi duenez, herritarren eta elkarteen 350 ekarpen jaso dituzte, «eta horiek kontuan hartuta» landu dute datorren astean aurkeztuko duten herri programa.
Bermeoko EH Bilduren herri programak lau ardatz nagusi jarraituko dituela aipatu du Bidegurenek atzoko agerraldian: Bermeo sozio-ekonomikoki indartzea, herritarren bizi kalitatea hobetzea, desoreka sozialei aurre egitea eta herritarrak kulturaren parte eta jabe izatea, hori guztia kudeaketa «eraginkorragaz, gardenagaz eta parte hartzaileagaz» lortu gura dutela nabarmenduta.
Herritarrentzat lehentasuna daukaten proiektuak ezagutu asmoz, datorren eguenean, 19:30ean, Nestor Basterretxea aretoan egingo dute herri asanblada. Herritar guztiak gonbidatu dituzte horretan parte hartzera. Hurrengo pausoa, berriz, proiektuak aurrera eramateko talde egokiena eratzea izango dela adierazi dute.