Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskal Herriko Mus Txapelketako finala jokatuko da bihar, Lekeition

Euskal Herri osoko 128 muslari onenak egongo dira finalean, tartean, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko sei bikote. 10:00etan hasiko da norgehiagoka, Merkatu PlazanEuskal Herri osoko zazpi herrialdeetako 128 muslari onenek lehiatuko dute bihar Lekeition j...

Lea-Artibai eta Mutriku
2015/03/06

Euskal Herri osoko 128 muslari onenak egongo dira finalean, tartean, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko sei bikote. 10:00etan hasiko da norgehiagoka, Merkatu Plazan

Euskal Herri osoko zazpi herrialdeetako 128 muslari onenek lehiatuko dute bihar Lekeition jokatuko den Euskal Herriko Mus Txapelketako finala. Azarotik urtarrilera 250 herri baino gehiagotan jokatu ziren kanporaketak, eta Euskal Herri osoko 2.000 bikote inguruk parte hartu zuten. Otsailaren 21ean izan ziren herrialdeetako kanporaketak, eta bertan sailkatutako muslari onenek izango dute bihar eskura Euskal Herriko txapela.

Goizean goiz hasiko da Lekeitioko txapelketa. 09:00etarako aurkeztu beharko dira muslariak Independentzia plazan, eta izena emateagaz batera kafe goxoa izango dutela zain jakitera eman dute antolatzaileek. Izena eman eta gero, aurkezpena egin, eta Aittitta Makurra taldeko txistulariek gidatutako kalejiran Merkatu Plazara abiatuko dira mus jokalariak.

10:00etan hasiko dute norgehiagoka. Taldeka banatuta, ligaxka jokatuko dute goizean, denek denen aurka. Zeregin horretarako Euskal Herriko Mus Federazioak ahalik eta talde anitzenak osatuko dituela azaldu du: «Talde bakoitzean herrialde ezberdinetako muslariak egongo dira».

11:30ean, hamaiketakoagaz gozatzeko, Lekeitioko zazpi taberna eta jatetxek egindako pintxo jana izango dute muslariek, eta bigarren faseari ekingo diote. «Talde bakoitzeko garaileak elkarren artean lehiatuko dira, eta irabaztea lortzen duenak aurrera jarraituko du», zehaztu dute.

Mus txapelketa jokatu bitartean, Itxaropena txistulariek herriko giroa alaituko dute herrian zehar egingo duten kalejiragaz.

Merkatu Plazan bertan bazkalduko dute jokalariek. Iparraldeko Kuxkuxtu txarangak girotuko du bazkaria, eta bazkalondoan Euskal Herriko abestiez gozatzeko aukera paregabea egongo da; bai eta Mahaigaineko dantzagaz ere. Arratsaldeko norgehiagokarako sailkatuko diren hamasei bikoteak mahaitik altxatu orduko egingo dute Mahaigainekoa. Manu Ziluagak txistua joko du eta Txilibristak dantzan egingo dute. «Herrialde ezberdinetatik datozenei bertoko kultura ezagutzera ematea da helburua», azaldu du Jose Miguel Meabe Lekeition txapelketa anto- latzen duen Aittitta Txikiko arduradunak.

Euskal Herriko Mus Txapelketako finala Barandiaran aretoan jokatuko da. 17:00etan, kalejira egingo dute Merkatu Plazatik Independentzia plazara, Kuxkuxtxu txarangaren doinuekin, kalejiran. Bertan plazan emango dituzte sariak. Beraz, arratsaldeko azken orduan aurtengo Euskal Herriko txapeldunak zeintzuk diren jakingo da.

Bertoko sei bikote

Lea-Artibaiko eta Busturialdeko sei bikotek hartuko dute parte final nagusian. Maila ona erakutsi zuten Bizkaiko finalean, eta sari nagusia lortzeko ahalegina egingo dute bihar. Bedaronako (Ea) Luis Angel Aboitiz eta Aitor Okamika Bizkaiko txapeldunak; Ispasterko Jon Galletebeitia eta Iñaki Arriaga; Amorotoko Jabi Agirre eta Ander Elordi; Gizaburuagako Luis Anakabe eta Jabier Urrutiabeaskoa; Markina-Xemeingo Juani Gallastegi eta Txomin Biteri; eta Lekeitioko Efo eta Jamhy jarriko dira Merkatu Plazako mahaietan.

Sari handiak daude jokoan. Izan ere, finaleko txapeldunek, txapelez eta garaikurrez gain, 3.000 euro eta lau lagunentzako nazioartera bidaia bat irabaziko dute, dena barne.

Txapeldunordeek garaikurrak, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia bat Kanariar Uharteetara lortuko dute. Hirugarren bikote sailkatuak 750 euro eta asteburu bateko egonaldia irabaziko ditu, eta laugarren geratzen direnek 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osoko matrikula bi.

Hamaseigarren bikotera artekoek sari txikiagoak izango dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.