Txirrinduei konponketa txikiak egiten ikasteko tailerrak antolatu dituzte
Bermeon, bihar, zapatu kirolaria ekimenaren baitan, eta Busturian, domekan, Madariaga Dorretxeak antolatuta, txirrinduetan konponketa txikiak egiten ikasteko aukera eskainiko dute.Bermeo Txirrindularitza taldeak eskainiko du bihar tailerra, Bermeon. 11...
Bermeo Txirrindularitza taldeak eskainiko du bihar tailerra, Bermeon. 11:00etatik 12:30era izango da, Artza frontoian. Parte hartzaileek bere txirrindua eraman ahalko dute «prest jartzeko», horietan konponketa txikiak egiten ikasiko baitute.
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, aldiz, domekarako antolatu du txirrinduaren oinarrizko mekanikari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa. Martxa aldaketak eta zulaketa konponketak egiten ikasiko dute besteren artean. Helduei zuzendutako ikastaroa da, eta bi ordukoa izango da, 11:00etatik 13:00etara.
Izena eman behar da
Batean zein bestean parte hartzeko interesa dutenek ezinbestekoa izango dute aurretiaz izena ematea; Bermeon, Areneko kiroldegira deituta, eta Busturian, Madariaga Dorretxera.