Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal ligan hiru txapel lortu dituzte bertoko puntistek

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua,Mutriku
2015/03/09
Zapatuan [martxoak 7] Euskal Herriko Kluben arteko txapelketako finalak jokatu zituzten Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteko gazte zein kadete eta Berriatuko ohorezko nagusi zein nagusiek Mutrikun eta Donostian, hurrenez hurren.
Berriatuko irabazleak

Ohorezko mailako irabazleak txapelekin –ezkerrean, Jon Arriola eta eskuman, Antxon Alberdi–

Ohorezko mailako Antxon Alberdik eta Jon Arriolak ez zuten hutsik egin, eta 35-24 hartu zuten mendean Gasteizko bikotea. Berriatuarrek txapelketa guztian ez dute partida bat bera ere galdu, eta irabazteko faboritoak ziren. Roberto Lekue entrenatzailearen esanetan, «partida ikusgarria» jokatu zuten, baina hasierako tantoak lortzeko arazoak izan zituzten. «Gureek urduri hasi zuten partida eta lehenengo tantoak lortzea kostatu egin zen. Lau bat tanton huts egin zuten, eta abantaila hartu ziguten gasteiztarrek. 2-7 galtzen hasi ginen, eta partidan sartzea kostatu egin zen. 16. tantoan biek berdintzea lortu zuten, eta orduz geroztik, tanto asko egiten hasi ginen, alde ederra lortuz». Nagusiek jokatutako beste finala, ordea, eskutik ihes egin zien Julen Iriondo Retolazari eta Txomin Bereziartuari. Donostiako Jai Alaiko Alberro anaien aurka 22-35 galdu zuten. Alberro anaiak hasiera-hasieratik nagusi izan ziren, eta partida irabazteko garaian esperientziak berebiziko garrantzia izan zuen. «Retolaza eta Bereziartuak sekulako partida jokatu zuten, baina gazte mailatik igo berriak dira, eta aurkariek hainbat urte daramate maila honetan. Alberro anaiek hobeto jokatu zuten. Indartsu irten zuten, eta piloteoan ondo ibili ziren. Oso gustura gaude lehenengo urtean finalean jokatzeko aukera izan dugulako», gaineratu du Lekuek.
Danok Bateko irabazleak

Goian, gazte mailako txapeldunak, eta behean, kadete mailako txapeldunak. Argazkia: Danok Bat

Txapelak etxean geratu dira Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu ziren bi finaletako txapelak, aldiz, etxean geratu ziren. Kadeteen kasuan, argi zegoen mutrikuarrek eraman behar zutela. Izan ere, Danok bateko bi bikotek, Ekaitzek eta Mikelek, Aitorren eta Xabierren aurka jokatu zuten. «Euskal Herriko Kluben arteko txapelketako finalera herriko bi talde finalera heltzea oso pozgarria eta positiboa izan da», azaldu du Jon Mendizabal Danok Bateko kideak. 30-17 irabazi zuten Ekaitzek eta Mikelek. Txapelketan jokatutako partida guztiak irabazi eta gero, finala irabazteko faboritoak ziren. «Estu hasi dute norgehiagoka, eta lehenengo zatian berdinduta ibili dira. Bigarren zatian partida apurtu, eta Ekaitzek eta Mikelek aurrea hartzea lortu dute». Gazte mailan, Jon Goenagak eta Aitor Andonegik osatutako bikoteak 35-29 irabazi zien zumaiarrei. «Partida estua izan da, eta ez da bide erraza izan 35 tantora heltzea. Bi bikoteak ere oso parekatuta ibili dira, eta hori jokoan igarri egin da».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.