Alokairua sustatu nahi du Jaurlaritzak
Etxebizitza libreen alokairua sustatzeko bi programa ditu Eusko Jaurlaritzak: Bizigune eta ASAP. Bederatzi hilabete baino gehiagoz etxebizitza libre bat hutsik dituztenentzat da lehenengoa, eta etxe bat libre eta bizitzera sartzeko moduan dutenentzat b...

Etxebizitza libreen alokairua sustatzeko bi programa ditu Eusko Jaurlaritzak: Bizigune eta ASAP. Bederatzi hilabete baino gehiagoz etxebizitza libre bat hutsik dituztenentzat da lehenengoa, eta etxe bat libre eta bizitzera sartzeko moduan dutenentzat bigarrena. Bi programa horiek alokairua erraztu gura diete bai jabeari zein etxebizitza alokairuan hartuko duenari. Bi programa horiek ezagutzera emateko, Gernika-Lumoko Artekalen egon ziren atzo, eta gaur ere bertan egongo dira, 18:00ak arte.