Gernikarrek lortu dute garaipena hirugarren mailako derbian
0-2 irabazi du Gernikak Bermeoren aurka. Hirugarren mailako derbia jokatu zuten domekan bertoko taldeek Bermeoko Itxas-Gane futbol zelaian.Bermeoko jokalariek egindako bi hutsegite aprobetxatu zituzten gernikarrek partidako bi golak sartzeko, eta biak ...
Bermeoko jokalariek egindako bi hutsegite aprobetxatu zituzten gernikarrek partidako bi golak sartzeko, eta biak bigarren zatian izan ziren. Bi taldeetako entrenatzaileak, gainera, anaiak dira, Jabi eta Jose Luaces. Joaneko partidari buelta emanda, Jabiren taldeak lortu zuen oraingoan garaipena.
Bermeoko partida irabazita, sailkapeneko hirugarren postuan jarri dira gernikarrak 52 puntugaz. Liderra oso hurbil dute, bi puntura bakarrik.
Bermeotarrek, berriz, sailkapenean behera egin dute domekako partida galdu ostean. 35 puntugaz, sailkapeneko 13. postuan daude.