Espainiako Mushing Txapelketa lehiatzeko gogoz zegoen Iskander Rodriguez Arratzuko musherra, eta hasi hasi zuen lasterketa, baina amaitzerik ez zuen izan; txapelketako bigarren egunean bertan behera uztea erabaki baitzuen. Edurretan eta lera gainean, s...

Espainiako Mushing Txapelketa lehiatzeko gogoz zegoen Iskander Rodriguez Arratzuko musherra, eta hasi hasi zuen lasterketa, baina amaitzerik ez zuen izan; txapelketako bigarren egunean bertan behera uztea erabaki baitzuen. Edurretan eta lera gainean, sei txakurrekin lehiatu zen bertoko musherra Baqueira-Bereten (Katalunia). Txakurrekin izan zuen arazoa zapatu-domekan; izotzaren ondorioz, hainbat zauri egin baitzituzten txakurrek hanka azpietan. «Txakurrak ez zirela gozatzen ari ikusi nuen, eta, orduan, lasterketa bertan behera uztea erabaki nuen. Zapatuan, ahal izan genuen bezala bukatu genuen, baina domekan, hamargarren kilometroan autorantz abiatu ginen». Denboraldiagaz amaitzeko, Euskadiko Txapelketa egiteko asmoa dute hilaren 28 eta 29an; hala ere, lehiatu ahal izateko elurra dagoen ikusi beharko dela dio Rodriguezek. Horren ostean, txakurrei «oporrak emango» dizkie, «orain arte nahikoa egin dute eta».