Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

Zuhaitzetik zuhaitzera natur ondarea ezagutu dute Markina-Xemeinen

Markina-Xemein
2015/03/10
Zuhaitzen Ibilbideko parte hartzaileak udaletxe osteko zelaian.

Zuhaitzen Ibilbideko parte hartzaileak udaletxe osteko zelaian.

Zuhaitzetik zuhaitzera herriko natur ondarearen zatitxo bat ezagutzeko aukera izan zuten joan den domekan Markina-Xemeinen zehar egin zen Zuhaitzen Ibilaldian parte hartu zutenek. Uhagoneko hagina, Xemeingo artea, Lea-Artibai Ikastetxeko gorostia eta sekuoia, udaletxe osteko ginkgoa, haritza eta gaztainondoa, Goiko Portaleko haritza, Zelaiko ezkia eta Arkupe aurreko artea ikusi eta bakoitzaren ezaugarriak entzun zituzten adi adi. Gainera, bakoitzari bere plaka jarri zioten beste herritar guztiek ere herriko zuhaitzen barri jakiteko. 10:00etan hasi zen ibilbidea Arkupean, eta Ekozaingo arduradunen azalpenak entzunda lehenengo zuhaitza ezagutzera abiatu ziren ume, gazte eta nagusiak. Uhagoneko haginak 20 metroko altuera hartu dezakeela jakin zuten partaideek, Xemeingo arteak, berriz, arantzak dituela defendatzeko, eta garai batean, Xemeingo ingurua artaz betea zegoela ere bai. “Frantsesak ailegatu zirenean moztu zituzten guztiak, geratzen den hau da zegoenaren adibidea”, azaldu zuten Ekozaingoek. Lea-Artibai Ikastetxera sartzeko arazo txiki batzuen ostean, gorostiaren aurrean zegoen jende multzoa, gehiago jakiteko prest. Bere bolatxoak toxikoak omen dira pertsonentzat, ez ordea txorientzat. Eurak elikatu egiten dira bolatxoekin. Egur gogorra daukate eta 1.000 urte ere hartu dezaketela aitatu zuten. Sekuoiak, ostera, altuera handia hartu dezaketela zehaztu zuten, “Xemeingo elizaren pareraino”. Udaletxe osteko zuhaitzak Lea-Artibai Ikastetxetik udaletxe osterako ibilaldia egin zuten. Ginkgoa ikusi zuten lehenengo, Txinan bakarrik mantendu den zuhaitz sakratua. Ondoko haritz amerikarra ikusi zuten gero, eta azkenik alboko zelaian dagoan gaztainondoa. “Artoa eta patata ekarri aurretik gaztainak guretzako elikagai garrantzitsua ziren”, azaldu zuten. Goiko Portaleko haritzari jarri zioten plaka, gero. Amerikaren konkistan itsasontziak egiteko erabili omen zen haritzaren egurra, eta beraz, asko desagertu ziren. “Euskaldunontzat ikur bat da; batzarrak eta epaiketak egiten ziren herri eta auzoetan zhaitz honen ondoan”. Zelaia zeharkatu eta beheko partean dagoen ezkiaren ezaugarriak azaldu zituzten Ekozaingoek. Uztailean markina-xemeindarrei horren ezaguna egiten zaien usaina dario. Usain horrek, erleak erakartzen ditu. Ibilaldia, hasi zuten lekuan amaitu zuten: Arkupean. Jarrilekuari gerizpea egiten dion Artiari ere plaka jarri zioten ume eta gazteek. Eta eguna goxo amaitzeko, hamaiketakoa egin zuten, gainera, Artiaren ondoan. [nggallery ID=228]  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.