Euskal komunitatearen .eus domeinua eskuratu du Lekeitiok
Euskararen eta euskal komunitatearen baitan dago Lekeitio. Izan ere, Lekeitioko Udalak .eus domeinua eskuratu berri du. Domeinua euskal komunitate oso bat lotzeko tresnatzat jotzen du udalak, eta horregatik, euren aletxoa jarri nahi izan dute.«Munduar...
«Munduaren aurrean gure izaera behar bezala azaltzen duen domeinua ezarriz. www.lekeitio.eus helbideagaz munduaren aurrean herri euskaldun moduan azalduko dugu Lekeitio» nabarmendu dute udaleko ordezkariek.
Modu berean, udaleko helbide elektronikoak ere .eus-era aldatu dituzte. Dagoeneko 2.000 webgunetik gora elkartu dira .eus domeinupean.