'Kalesareak' dokumentala proiektatuko dute gaur, Elai-Alai aretoan
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri zuen K-movie izeneko lehiaketara aurkeztu zituzten bideoen irudiak biltzen dituen Kalesareak dokumentala ikusi ahal izango da gaur, Elai-Alai aretoan. 19:30ean hasiko da emanaldia.Film luzeak 50 minutuko iraupena d...
Film luzeak 50 minutuko iraupena duela jakinarazi dute. Bertan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak dira protagonistak. Hain zuzen, beraien errealitatea, nahiak eta desioak erakusten ditu Kalesareak dokumentalak.
Proiekzioaren ondoren, mahai ingurua egingo dute, eta solasaldi horretan parte hartzeko aukera dute herritarrek. Hain zuzen, dokumentalak lantzen dituen gaiak jorratuko dituzte.