Bidegorria Alondegia kaleraino luzatzeko lanak hasi ditu udalak
Bidegorria luzatzeko lanekin hasi da Gernika-Lumoko Udala. Ingurumen zinegotzi Jose Ramon Bilbaok azaldu duenez, Iparragirre kaleko bidegorri zatia Alondegia kaleraino luzatuko dute. Gurutze Gorritik postetxe aurrerainoko zati horretan ere, bi errei e...
Gurutze Gorritik Alondegirainoko bidegorria egiteko lanek bi hilabete iraungo dutela esan du Bilbaok, eta aurrekontua 49.000 eurokoa dela zehaztu du ingurumen zinegotziak.
Jaurlaritzaren laguntza
Iparragirre kaleko luzapenagaz, Gernika-Lumoko bidegorriaren ardatz nagusienetako bat bukatutzat emango dutela azaldu du Bilbaok. Orain dela pare bat hilabete aipatu zuenez, proiektua zatika egitea da ingurumen sailak daukan asmoa, «beti ere, udalaren baliabide ekonomikoen arabera».
Eta aurrekontua aipatuta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari eskatutako diru laguntza badutela esan du Bilbaok. Hain zuzen, 80.000 euro jaso ditu Gernika-Lumoko Udalak Jaurlaritzarengandik.
Herritarrak eskertu
Herritarrek eskatuta egin zuen udalak bidegorriaren proiektua, eta gauzatzen ari delako ere herritarrak zoriondu gura izan ditu ingurumen zinegotziak, baita erakutsi duten pazientzia eskertu ere. «Mugikortasun iraunkorra bultzatzea, irisgarritasuna bermatzea eta ohitura osasuntsuak bultzatzea gure lehentasunak dira».