Gorakadaren istorio magikoen erakusgela
Mende laurdena bete du Gorakada antzerki taldeak, eta 25 urte horietako ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa sortu du. Gernika-Lumora heldu zen herenegun, eta kultur etxean dago ikusgai.Gorakada antzerki konpainiaren 25 urteko ibilbidearen isla den e...
Mende laurdena bete du Gorakada antzerki taldeak, eta 25 urte horietako ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa sortu du. Gernika-Lumora heldu zen herenegun, eta kultur etxean dago ikusgai.
Gorakada antzerki konpainiaren 25 urteko ibilbidearen isla den erakusketa hartu du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak. Herenegun inauguratu zuten, eta martxoaren 27ra arte izango da ikusgai.Txotxongiloak, agertokigintza… Antzezlan eta istorio ugari gogora ekartzen dituzten elementuak daude erakusketa gelan, herritarren begi bistara. Hala, bisitariari abentura, magia eta ilusioz beteriko mundu liluragarria erakutsi gura dio antzerki taldeak erakusketa horren bitartez. Ume zein nagusi, familiek ikustekoa ere bada Goraka- dak ekarri duena.
Milioi bat ikusle
Erakusketa horrekin, taldearen antzezlanik esanguratsuenetako txotxongilo eta eszenografiak aurkeztu nahi ditute: Titirikontu, Gondola misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria, Cyrano eta Ogro Txikia, besteak beste.
25 urteko ibilbidea du Gorakada antzerki konpainiak, eta mende laurden horretan, guztira, milioi bat ikusle biltzea lortu du. Hain zuzen, 23 ikuskizun izan dira Gorakadak prestatu eta aurkeztu dituenak, eta 2.000 emanaldi inguru eskaini ditu.