Programa parte hartzailea jarri nahi du martxan Mutrikuko EAJk
Bestelako Mutriku leloa duen parte hartze prozesu berritzailea jarri du martxan Mutrikuko EAJk. Herritarren proposamen eta iradokizunak «modu zuzenan» jaso nahi dituztela nabarmendu dute jeltzaleek. «Guretzat garrantzitsua da herritarren iritzi eta ...
Mutrikuar guztiek modu anonimoan beraien iradokizun, kexa edota proposamenak bidaltzeko aukera izango dute martxoaren bukaera arte. Lizardik jakinazari duenez, ekarpenak jasotzeko hainbat bide zabaldu dira, «herritarrei ahalik-eta erraztasun handienak eskainiz».
Sare sozialei garrantzia
Gaur egun komunikatzeko moduei eta sare sozialei garrantzia emango zaie. Modu horretara, Facebook (facebook.com/eajpnvmutriku), Whatsapp (619 037 887), telefono bidezko mezuak edota posta elektronikoa (mutrikukoeaj@gmail.com) herritarren eskura jarri dituzte. Hala ere, komunikatzeko bide hauek erabiltzera ohituak ez daudenek ere idatziz egin ahal izango dituzte beraien ekarpenak, Batzokiaren aurrealdean ipini duten buzoi berdearen bidez.
Behin proposamen guztiak jasota, horien inguruko xehetasunen berri emango dutela argitu dute. «Gehien gustatzen diren ekarpenekin eta ideiekin Mutrikuren etorkizunerako herri programa osatuko dugu, eta herritarren aurrean aurkeztu. Programa horrexekin aurkeztuko gara hauteskundeetara».
Era berean, arloz arlo herriko «beharrak aztertu eta proposamen sendo bat lantzeko» hainbat bilera egiten hasiak dira. «Inork bilera hauetan parte hartu nahi badu, gustura gehituko dugu taldera».