Paskuetako idi proben 62. sari handia lehiatuko da Etxebarrian
Apirilaren 2tik 7ra Paskuetako idi probak jokatuko dira Etxebarriko probalekuan. Idi deman parte hartu nahi dutenek horretarako aukera izango dute, domekan, martxoak 22, Etxebarriko udaletxera deituta. 12:00etatik 13:00etara, 94-616 64 32 telefono ze...
Sari handiak egongo dira aurten ere. Denetara, 12.260 euro banatuko ditu Etxebarriko Udalak. Manta, txapel eta oroigarriez gain, sari nagusia irabazten duenak 1.600 euro eramango ditu. Horretaz gainera, 25 untze egiten dituztenek, 400 euroko dieta ere jasoko dute. Hamabost sari emango dira.
Lea-Artibai eskualdeko lehenengoarentzat ere saria egongo da. 300 euro eta akulu sorta izango ditu.
Baldintzak
Paskoetako idi deman parte hartzen duten bikote guztiek pisu oinarritzat 1.100 kilo izango dituzte, eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Idiak, 10:00etan pisatuko dira probalekuan.
Lehiaketa, urtero modura, Euskal Herriko Kirol Federazioak kontrolatuta egongo da, eta probak doping-aren kontrako arauen barruan egingo dira. Zenbait baldintzetan zalantzarik izanez gero, federazioaren erabakiak onartu beharko direla aurreratu dute antolatzaileek.
Etxebarriko 1.500 kilo inguruko harria erabiliko da probetan.