Dantzan ospatu dute aurten ere
Giro onean joan da, aurten ere, Kabelinatxe Eguna. Ereño eta Nabarnizko umeak batzen dituen dantza taldearen eguna ospatzeko, gainera, inguruko herrietako dantza taldeen parte hartzea izan zuten domekan.Ezpatak, arkuak, makilak eta behar besteko tresn...
Giro onean joan da, aurten ere, Kabelinatxe Eguna. Ereño eta Nabarnizko umeak batzen dituen dantza taldearen eguna ospatzeko, gainera, inguruko herrietako dantza taldeen parte hartzea izan zuten domekan.
Ezpatak, arkuak, makilak eta behar besteko tresnak eskuan, eta zintzarrien soinuagaz batera agertu ziren umeak Ereñoko frontoian. Nabarnizko eta Ereñoko dantza taldekoak ez ezik, han ziren Ibarrangelukoak, Forukoak eta Gernika-Lumokoak ere. Hala, Lorea, Urdaibai eta Elai-Alai dantza taldeen laguntza izan zuen domekan Kabelinatxek bere eguna ospatzeko.Frontoi betea eta 150 ume, dantzarako prest. Dantzari Dantza, Gipuzkoako eta Eltziegoko dantzak, Artzainak eta Inudeak, Kortes, Txulalai, Zapatari Dantza eta Marmutx dantzatu zituzten dantzari txikiek, besteak beste. Eta ikuskizunagaz gozatzeko aukera izan zuten Ereñoko frontoian bildu zirenek.
Zozketako saridunak
Dantza saioaren ostean hamaiketakoa egin zuten han zirenek, dantzari zein ikusle; eta umeek gozoki poltsa hartu zuten. Ostean, trikipoteoa egiteko aukera ere izan zuten, ereñon bertan.
Zozketa ere egin du Kabelinatxe dantza taldeak. Bi sari banatu ditu: asteburu bateko egonaldi bat izan da sari nagusia, eta Arita-Berri jatetxean bi lagunentzako otordu bat bigarren saria. Domekan atera zituzten zenbaki saridunak. Hain zuzen, 724. zenbakia izan da lehen saritua, eta 821a bigarrena. Sari biak domekan eman zituzten.