Gaur hasita, hamabi zaldik parte hartuko dute Aulestiko probetan
Gaur hasi eta astelehena bitartean, zaldi-mando probak hartuko ditu Aulestik, beste urte batez. Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi Antso omentzeko probak izango dira, eta lau egunetan, guztira, hamabi zaldik parte hartuko dute.Euskal Herriko txap...
Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango den proba horretan Aulestiko Harri Barria erabili beharko dute parte hartzaileek; hain zuzen, 900 kilokoa 80 kiloko gainkargagaz. Abereen oinarrizko pisua, berriz, 400 kilokoa izan beharko dela jakinarazi du Aulestiko Udalak; hala, pisu gehiago dutenek kilo bakoitzeko karga handiagoa hartu beharko du.
Behar beste pisatzen dutela ziurtatzeko pisaketa egingo dute proba hasi baino ordubete lehenago.
Hamar sari orokor
Parte hartzen duten guztiek edo ia guztiek jasoko dute sariren bat edo beste; izan ere, proben antolatzaileek hamar sari orokor banatuko dituzte onenen artean. Horrez gain, Lea-Artibaiko herritarren artean, hiru sari banatuko ditu. Halaber, 45 untza eginda, saririk egokitzen ez zaionari 300 euroko ordaina emango diote.
Gaur eta domekan 18:00etan hasiko dituzte zaldi-mando probok, eta bihar eta astelehenean, aldiz, 21:00etan.