Kalamuko Igoera, prest
Bederatzigarren urtez, mendi lasterketa antolatu du Kalamaua mendira Etxebarriko Gazte Asanbladak. Zapatuan egingo dute lasterketa. Mezu elektronikoz eman behar da izenaKalamuako ibilbidea korrikalariz eta ibiltariz beteko da zapatuan. Etxebarriko Gazt...
Bederatzigarren urtez, mendi lasterketa antolatu du Kalamaua mendira Etxebarriko Gazte Asanbladak. Zapatuan egingo dute lasterketa. Mezu elektronikoz eman behar da izena
Kalamuako ibilbidea korrikalariz eta ibiltariz beteko da zapatuan. Etxebarriko Gazte Asanbladak abian jarriko du bederatzigarrenez, urtez urte gero eta parte hartzaile gehiago dituen igoera.Ibilbideak 5 kilometro inguru ditu, eta 600 metroko malda. Denborari dagokionez, orain dela lau urte Oier Ariznabarretak egin zuen errekorra 30 minutu eta 50 segundotan dago.
Urtero modura, irteera Olaia aurretik izango da, 10:30ean irtengo dira lasterketan parte hartzera doazenak, eta 09:15ean oinez igoko direnak.
Lasterketa amaieran banatuko dituzte sariak, eta ondoren pintxoak eta edariak egongo dira indarrak berritzeko. Lehenengo emakumeari, lehenengo gizonezkoari eta herriko lehenengoari emango diote saria.
Igoeran parte hartzeko mezu bat bidali behar da, izen-abizenak eta herria jarrita, etxga@hotmail.es helbide elektronikora.
Ezerezetik lasterketa berri bat antolatzen hasi ziren, eta gogoz eskertzen dute antolatzaileek, orain arte korrikalariek eman dieten babesa. «Urtetik urtera jende gehiago animatzen da, eta gu, antolatzaile garen aldetik ere, jendearen ekarpenak jaso eta hobetzen saiatzen gara», adierazi dute.