Komiki eta irudi grafikoen tailerra emango dute
KULTURA// Hilaren 24an hasita, komiki eta irudi grafikoen tailerra emango dute Gernika-Lumoko kultur etxean. Rober Garai marrazkigile gernikarra izango da saioak zuzenduko dituena, eta martitzenero emango ditu eskolak, 18:00etatik 20:30era bitarteko or...
KULTURA// Hilaren 24an hasita, komiki eta irudi grafikoen tailerra emango dute Gernika-Lumoko kultur etxean. Rober Garai marrazkigile gernikarra izango da saioak zuzenduko dituena, eta martitzenero emango ditu eskolak, 18:00etatik 20:30era bitarteko ordutegian. Informazioa eskatu gura izanez gero, edota tailerrean izena eman nahi izanez gero, herritarrek kultur etxeko telefono zenbakira deitu beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek: 94-627 02 01.