Basamortura eskuzabal proiektuaren aldeko bertso saioa egongo da martxoaren 22an Berriatuko Mendibarren frontoian. Saioa 17:30ean hasiko da eta sarrerak egunean bertan frontoian erosi ahalko dira.
Nerea Ibarzabal, Eneko Abasolo, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Jon Maia izango dira taula gainera igoko diren bertsolariak.
Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai eta ikusleek punta-puntako bertso saioagaz gozatu ahalko dute. Hori bai, helburua proiektu solidarioari laguntzea izango da.
Joan den astean Axpen egindako bertso afaria.
Joan den astean ere bertso afaria egin zuten Basamortura eskuzabal proiektuaren alde. Horretan, bertsolariak Xabat Galletebeitia lekeitiarra eta Joseba Artza etxebarritarra izan ziren.
Axpe sagardotegia bete-bete egin zen eta bertso afaria ondo baino hobeto joan zela esan dute antolatzaileek.