Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Laguntza bat heriotzari

'Erdibana' antzezlana taularatuko du Txalo ekoizpen etxeak gaur, 20:30ean, Gernika-Lumoko Lizeo AntzokianTxalo ekoizpen etxeak Jordi Sanchez eta Pep Anton katalanek idatzitako Erdibana antzezlana taularatuko du gaur bertan, euskaraz, Gernika-Lumoko Liz...

Lea-Artibai eta Mutriku
2015/03/20

‘Erdibana’ antzezlana taularatuko du Txalo ekoizpen etxeak gaur, 20:30ean, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian

Txalo ekoizpen etxeak Jordi Sanchez eta Pep Anton katalanek idatzitako Erdibana antzezlana taularatuko du gaur bertan, euskaraz, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Umore beltzak zipriztindutako komedia horretan, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean ariko dira bi aktore ezagun: Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza.

Enbolia eta gripeak jota azkenetan dagoen ama eta haren bi semeak dira antzezlanaren muina. 50 urte inguru dauzka seme nagusiak. Enpresa hondoa jotzeko arriskuan dauka, eta erretiroa hartzeko garaia gero eta urrutiago ikusten du. 42 urtekoa da gazteena, eta hark zaintzen du ama, bainatu, orraztu… eta ia akabatu. Banku libreta asko daude, baina diru gutxi aurreztuta, eta etxea hainbat arinen saldu behar da.

Testuinguru horretan, amaigabeko gau batean ezkutuan gordetako sekretuak azaleratzen hasten dira. «Juan, uste dut ama ez dudala maite», esaten dio Carlosek anaiari. «Ba, aizu, sendatzen bada…», erantzuten dio Juanek. Eta ez dutenez ama sendatzerik nahi, hari laguntzeko moduak pentsatzen hasten dira anaiak, amari bultzadatxo bat emateko. Elementu gehiago ere azalduko dira: soka bat, lanpara bat eta leihoak zabal-zabalik negu gorrian, kuxin bat eta ogi-mami apurrak…

20:30ean izango da saioa, eta 12 euro balioko ditu sarrerak; Lizeo Antzokiaren Lagun txartela dutenen kasuan, 9 euro.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.