Iaz bezala, aurten ere, Mañuko Erauskinek lortu du Aulestiko zaldi-mando probetako manta etxera eramatea, haren zaldiak 82 untza eginda. Lea-Artibaiko sari nagusia, berriz, Maider Uriarte aulestiarrak jaso du, 78 untza, 1/4, 4 metro eta 24 zentimetroko marka eginda.
Lau egunetan dozena bat zaldi izan dira Aulestiko probalekuan beraien arteko norgehiagokan, baina, azkenean ere, ezin izan du inork Erauskinek ezarritako marka gainditu. Barikuan hasi eta astelehenean bukatutako probetako markarik onenak lehen eta azken egunean egin zituzten Erauskinen eta Uriarteren zaldiek, hurrenez hurren.
Egindako lan horri esker, Erauskinek 800 euro, Aulestiko Udalaren manta eta URDAKIk emandako urdaiazpiko eder bat jaso zuen, eta Uriartek, berriz, 200 euro, IBETARRIk emandako manta eta txanpan botila bi.
SAILKAPENA
Sailkapen orokorra
1. Erauskin (Mañu). 82 untza.
2. Maider Uriarte (Aulesti). 78 untza, 1/4, 4 metro eta 24 zentimetro.
3. Fontaneria Zalbide (Urduliz). 78 untza.
4. Giñerregi elkartea (Markina-Xemein). 74 untza, 1/4 eta 97 zentimetro.
5. Etxeberri (Itziar). 74 untza, 2 metro eta 85 zentimetro.
6. Joseba Azkonabeitia (Urnieta). 74 untza, 2 metro eta 77 zentimetro.
7. Txertudi (Kortezubi). 69 untza.
8. Mikel Garaialde (Urnieta). 65 untza, 2 metro eta 40 zentimetro.
9. Goitia (Berango) . 63 untza, 1/4 eta 68 zentimetro.
10. Fermin Santamaria (Guriezo). 58 untza, 5 metro eta 55 zentimetro.
11. Bar Goieta (Mungia). 45 untza, 1/4 eta 35 zentimetro.
Lea artibaiko sailkapena
1. Maider Uriarte (Aulesti). 78 untza, 1/4, 4 metro eta 24 zentimetro.
2. Giñerregi Elkartea (Markina-Xemein). 74 untza, 1/4 eta 97 zentimetro.