Eguenean helduko da Gernika-Lumora bederatzigarren Ekozinemaldia
Ekozinemaldiaren bederatzigarren edizioa helduko da bihar Gernika-Lumora. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hainbat herritan egon ostean, Astran egongo da bihar. Fracking-aren gaia landuko dute. Horretarako, hiru proiekzio emango dituzte: Fractura, la maldi...
Gernikako Ekologi Lan taldeak antolatutako Ekozinemaren baitan, solasaldia ere egingo dute, filmak ikusi ostean. Hain zuzen, fracking-ak Urdaibain izan dezakeen eraginari buruz ariko dira berbetan.