50. Ibilaldi Neurtua egingo dute domeka goizean Markina-Xemein inguruetan
Ibilbide bi egongo dira aukeran: 27 kilometroko luzea eta 10 kilometroko laburra. 07:30ean irtengo dute Arkupetik ibilbide luzekoek, eta 10:00etan Usartzatik laburrekoekArtibai Mendigoizale Taldeak ibilaldi neurtua antolatu du domekarako. 50. ibilaldia...
Ibilbide bi egongo dira aukeran: 27 kilometroko luzea eta 10 kilometroko laburra. 07:30ean irtengo dute Arkupetik ibilbide luzekoek, eta 10:00etan Usartzatik laburrekoek
Artibai Mendigoizale Taldeak ibilaldi neurtua antolatu du domekarako. 50. ibilaldia izango da aurtengoa, eta Markina-Xemeingo eta Etxebarriako mendi eta bideetan zehar ibiliko dira mendizaleak.Urtero modura, bi ibilbide jarriko ditu aukeran Markina-Xemeingo mendigoizale taldeak. Ibilbide luzea 27 kilometrokoa izango da, sei bat ordutan egiteko modukoa, eta sei mendi igo beharko dituzte ibiltariek. Handienak Urko eta Max/Kalamua dira, 794 metro eta 771 metrokoak, hurrenez hurren.
Ibilbide laburra, berriz, 10 kilometrokoa izango da, eta gutxi gorabehera hiru ordutan egin daitekeela aurreikusten dute antolatzaileek. Hiru mendi izango dituzte igotzeko: Akondia (749m.), Garagoitxi (701m.) eta handiena, Max/Kalamua (771m.)
07:30ean irtengo dute ibilbide luzeko parte hartzaileek, Arkupe aurretik. 10:00etan hasiko dira, bestalde, ibilbide laburreko parte hartzaileak ibilaldia egiten. Usartzatik hasiko dute martxa, baina bertaraino joateko autobusa edukiko dute. Autobusak 09:30ean irtengo du, Arkupe aurretik.
Seinaleztatuta
Ibilaldi neurtuan parte hartzea dohainik izango da, eta izena bertan domekan eman daiteke irteerako mahaian. Hala eta guztiz ere, antolakuntza errazteko helbide elektroniko bat eta telefono bat jarri ditu herritarren eskura Artibai Mendigoizale Taldeak. Beraz, amt@alpinoartibai.org.es helbidera idatzita edo 605 712 937 telefono zenbakira deituta ere eman ahalko da izena aurten.
Beste alde batetik, ibilbide guztia seinalizatuta egongo dela eta bidean zehar hornidura guneak egongo direla azaldu dute antolatzaileek. Bi hornidura gune egongo dira guztira ibilbide luzean, Ixuan eta Ibergunen, eta bakarra laburrean. Ā«Ibilaldi bukaeran oroigarri bat emango diegu parte hartzaile guztieiĀ», aitatu dute antolatzaileek.